Olentzero maitea:
Nire izena Igor da, bederatzi urte ditut eta lehen mailako 4.kurtsoan nago. Nire portaera klasean ez da oso ona eta ez dut asko laguntzen nire etxean, beraz, ez dut zuk hau irakurtzea itxaroten.
Lagun berezi bat dut, bere izena Haizea da eta txikitatik elkar ongi konpondu gara. Elkarrekin joaten gara leku guztietara eta asko dakit berari buruz. Oso ederra eta jakintsua da. Bere aita oso arraroa da eta bere ama orain dela bi urte beraiekin ez dago.
Pasa den astean, igerilekuan geunden, alaia ez zegoen eta gorputz osoan ubeldur asko zituen. Arraroa iruditu zitzaidan eta berari galdetu nion. Berak erori egin zela erantzun zidan baina ez nuen asko sinetsi. Gau bertan, Haizea nire etxera joan zen, begi morez estalita eta negarrez egiten. Nire gurasoek udaltzainei deitu zieten eta Haizearen aita eraman zuten. Ez dut handik Aurrera Haizea ikusi. Ez da eskolara joaten eta ez ditu nire deiak erantzuten. Nire gurasoek esan didaten orain bere izebarekin bizi dela eta lasaitasuna behar duela.
Berak hau bideratzeko indarrak eskatzen dizkizut eta nik bera ikustea ere bai. Ez nago pozik hura txarto dagoela pentsatzen.
Eskerrik asko,
Igor